XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arnas larrian ta anka narrazka, neke aztunean zijoala esan zitekean bere asperen naigabetsuak adirazten zutenez.

Geroago ta aundiyagoak ziran truiñaren dranbatekuak, eta chimistaren zutariketak, inpernuko ao-zuloa iruditzen zuten.

Egunen bat kanen bidarteak aldendurik izango zan irichi nai zukean baserritik eta alak aitu zitzaizkalako edo bideko zingirak bitarte leizatsua ipiñi ziolako gelditu bear izan zuan.

Orduban, eneko antzitzu batez nasirik, birau donausle ikaragarriak abotik iges egin zion, begirakune gorrotatzua zeruruntz jasotzen zuala.

Birau donauzlearen erantzuna, lenak baño truiñ igigarriago bat izan zan.

Gizon donausle ausardak, alborantzeko balantza batez tantai bati bezarka bear izan zion eroriko ezpazan, oñastarri iñausikorrak tantai bera, aizkorik zorrotzenak baño errezago ebai zuan une unean.

Tantai ta gizonak, biyak lurra jo zuten, elurraren mamiyetan bakoitzen oyak eginaz eta adarrean zegoan gabontza chistu itzala zesala igazi joan zan.

Berak nai zukeana ekaitzak egin zunean truiñak ixildu ta chimistak itzali zituan.

Gero, jaski zuripean lurra lagata zerutzunean barrena urrindu zan.

Eguzkiak bira eginta bere argiez lurra laztan berritu zunean, agertu zuan ekaitzak egin zuan lan zitala.

¿Lan ondagarria? Onomen zekuskean tantai zarra, gerritik edo oñetik iñausita; an zugaitz gazteak okertuta adarrak mozturik.

Mendiyan bera erreka ujaltzuak bizitazun ariñean beren etzalekuetatik jaikita, soruak ondatu zituzten ta baserriak elur zendoez ertziturik illobi itzalak bezela ageri ziran.

Etzan zomatzen bizmenaren chintik ere, ez gizonik, ez abererik, ez egaztirik.

Baña gero izankutzaren itsuskeria alaitu nairik, eguzkiak orei aldrak banatu zituan ta gizonen bizlekuetara irriñartetatik zear sartu zan.

Eta irten zan nekazaria aberientzat baskari billa ta artzayak artaldea alagora atera zuan eskillen soñu pozgarria eresi abaliekin nazirik.